Albisteak

Finalaurrekoetako sarrerak salgai daude dagoeneko
2018/10/17Hiru finalaurreko jokatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketan: Berrizen, Igorren eta Lekeition.

Amorebieta-Etxanora helduko da domekan Txapelketa
2018/10/16Zornotza Aretoan izango da hirugarren kanporaketa urriaren 21ean, 17:00etan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Malen Amenabarrek irabazi du Santurtziko kanporaketa
2018/10/14Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren kanporaketa jokatu da gaur Santurtziko Serantes Kultur Aretoan; finalaurrekoetarko txartela lortu du Amenabarrek.

Gernika-Lumoko bertsoaldiak, sarean
2018/10/11www.bertsoa.eus atarian daude ikusgai Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo kanporaketako bertsoaldirik onenak.

Santurtzin jokatuko da bigarren kanporaketa
2018/10/09Serantes Kultur Aretoan izango da hitzordua domekan, 17:00etan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Imanol Uriak irabazi du lehenengo kanporaketa
2018/10/06Finalaurrekoetarako txartela lortu du algortarrak; Gernika-Lumoko Lizeo Antzokia bertsozalez bete da gaur arratsaldean udagoieneko lehenengo kanporaketan.

Gernika-Lumon jokatuko da lehenengo kanporaketa
2018/10/02Udagoieneko lehenengo saioa urriaren 6an jokatuko da Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian, 17:00etatik aurrera; sarrerak salgai daude Interneten eta txarteldegian ere eskuratu ahal izango dira zapatuan, 16:00etatik aurrera.

Bertso ekosistema osoa prest Txapelketarako
2018/09/26Bertsolariak, gai-jartzaileak, epaileak, Talde Antolatzaileko kideak... denok batu gara Bilboko Kafe Antzokian Txapelketaren aurkezpen jaian.

Urriaren 6an hasiko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa
2018/09/25Bost kanporaketa, hiru finalaurreko eta finala jokatuko dira udazkenean; finala abenduaren 15ean izango da Bilbao Arenan.

Udazkenean kantatuko duten bertsolariak, erabakita
2018/05/26Gaur Abadiñon jokatu den saioan jakin da zeintzuk izango diren udazkeneko faseko kanporaketetan kantatuko duten 30 bertsolariak; 2016ko finalistak finalaurrekoetan hasiko dira.

Arkaitz Zipitriak batu du puntu gehien Udabarriko Faseko azken saioan
2018/05/26Abadiñon jokatu da gaurko saioa eta bertan erabaki da zeintzuk izango diren udazkeneko fasean kantatuko duten bertsolariak.

Abadiñon erabakiko da zeintzuk kantatuko duten Udazkeneko Fasean
2018/05/22Maiatzaren 26an jokatuko da Udabarriko Faseko hamairugarren eta azken sailkapen saioa Abadiñon; bertan erabakiko da zeintzuk izango diren Udazkeneko Fasean kantatuko duten bertsolariak.

Julen Erezumak irabazi du Erandioko sailkapen saioa
2018/05/20Astrabuduako Josu Murueta Kultur Etxean batu dira bertsozaleak azken aurreko sailkapen saioa ikustera.

Ander Ucelayk batu ditu puntu gehien Areatzako sailkapen saioan
2018/05/19Udaletxeko areto nagusian batu dira bertsozaleak Udabarriko Faseko saioa ikustera.

Areatzan eta Erandion jokatuko dira hurrengo sailkapen saioak
2018/05/15Zapatuan Areatzako udaletxeko areto nagusian jokatuko da Udabarriko Faseko saioa, 17:30ean; domekan, ostera, Erandion izango da saioa, Astrabuduako Josu Murueta Kultur Etxean, 17:30ean.

Eneko Abasolo 'Abarkas' nagusi Getxoko arratsaldeko saioan
2018/05/13Giro ederrean jokatu da arratsaldeko saioa ere; bertsozalez bete da Fadura kiroldegiko aretoa.

Peio Ormazabalek irabazi du Getxoko goizeko sailkapen saioa
2018/05/13Lehenengo kanporaketa giro ederrean jokatu da Fadura kiroldegian.

Ander Elortegik irabazi du Elorrion Udabarriko Faseko sailkapen saioa
2018/05/12Arriola Antzokian batu dira bertsozaleak sailkapen faseko saioan; giro ederra sortu da.

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak
2018/05/08Zapatuan Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa, 17:30ean; domekan Getxoko Fadura kiroldegian saio bi jokatuko dira, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean.

Aitor Bizkarrak irabazi du Balmasedako sailkapen saioa
2018/05/06Goizean eskolarteko sariketak jokatu ostean arratsaldean Udabarriko Faseko sailkapen saioa jokatu da Klaret Antzokian.

Balmasedan jokatuko da Udabarriko Faseko hurrengo saioa
2018/05/02Klaret Antzokian izango da hitzordua 17:30ean; goizean eskolarteko sariketak jokatuko dira Balmasedan bertan.

Julen Ibarguengoitiak irabazi du Gautegiz-Arteagako saioa
2018/04/28Kultur etxean batu dira bertsozaleak Udabarriko Faseko saioa ikusteko.

Gautegiz-Arteagan izango da hurrengo geldialdia
2018/04/24Apirilaren 28an jokatuko da Udabarriko Faseko hurrengo sailkapen saioa Gautegiz-Arteaga; kultur etxean izango da, 17:30ean.

Txaber Altube nagusi Ondarroako arratsaldeko saioan
2018/04/22Bertsozalez bete da Ondarroako gaztetxea Udabarriko Faseko sailkapen saioan.

Peru Vidalek irabazi du Ondarroako goizeko saioa
2018/04/22Lehenengo kanporaketa giro ederrean jokatu da Ondarroan; bertsozalez bete da gaztetxea.

Josune Aramendik irabazi du Otxandion Udabarriko Faseko hirugarren saioa
2018/04/21Mañondoko gimnasioan batu dira bertsozaleak sailkapen faseko hirugarren saioan; giro ederra sortu da.

Otxandion eta Ondarroan jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak
2018/04/17Zapatuan Otxandioko Mañondoko gimnasioan jokatuko da saioa, 17:30ean; domekan Ondarroan saio bi jokatuko dira gaztetxean, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean.

Malen Amenabarrek irabazi du Derion Udabarriko Faseko bigarren saioa
2018/04/15Derioko Gurea Aretoa bete-bete egin da Udabarriko Faseko bigarren saioan.

Ekaitz Larrazabal 'Katxo' irabazle Bilboko sailkapen saioan
2018/04/14Bilboko BBK Salan batu dira bertsozaleak Udabarriko Faseko lehenengo saioan.

Bilbon eta Derion jokatuko dira Udabarriko Faseko lehenengo saioak
2018/04/10Bilboko BBK Salan jokatuko da Udabarriko Faseko lehenengo saioa zapatuan, eta Derioko Gurea Aretoan bigarrena, domekan; saio biak izango dira 17:30ean.