Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Zortzi finalistak prest daude zapatuko finalerako

2018/12/11
Gaur goizean eskaini dute prentsaurrekoa finalistek Bilbao Arenan; zapatuan jokatuko da finala, 17:00etan.

Den-dena dago prest. Zortzi finalistek prentsaurrekoa eskaini dute gaur eta euren alboan izan dira Jon Enbeita txapela ipiniko duena eta Asier Ibaibarriaga Bizkaiko Bertsozale Elkartearen lehendakaria. Bilbao Arenan eskaini dute prentsaurrekoa, finala egingo den leku berean.

Gogoz eta talde sentsazio itzelagaz azaldu dira prentsaurrekoan 2018ko finalistak:

Finalean Idoia Anzorandia Kareaga eta Maite Berriozabal Berrizbeitia ariko dira gai-jartzaile beharretan. Epaileak, ostera, hurrengoak izango dira: Ander Txakartegi Basterretxea, Joseba Santxo Uriarte, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari lanetan Itziar Basterretxea Olarreaga arituko da.

Talde teknikoei, esker ona

Gaurkoan, talde teknikoak eskertu gura izan ditu Asier Ibaibarriagak: "eskerrik asko beharrean aritu diren guztiei: bertsolariei, Talde Antolatzaileko kideei, Komunikazio Taldeko kideei, gai-jartzaile taldeari, epaile taldeari, bertso eskolei, eta borondatezko beharrean astez aste ibili diren guztiei. Baita ere, zelan ez, astero areto eta frontoiak bete dituzten bertsozale guztiei ere, eurak barik ezingo litzatekeelako Txapelketarik egin."

Sarrerak

Finalerako sarrerak eskuratzeko bideak, hurrengoak dira:

                Twitter Facebook Instagram YouTube