Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Plentzian jokatuko da laugarren kanporaketa

2018/10/23
Jai Alai frontoian izango da saioa domekan, urriaren 28an, 17:00etan; sarrerak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa jokatuko da urriaren 28an, domeka, Plentziako Jai Alai frontoian. Ohiko modura, 17:00etan hasiko da saioa.

Plentzian kantuan ariko diren bertsolariak, hauek izango dira:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 18an Berrizen jokatuko den finalaurrekora; besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera.

Gai jartzailea beharretan Zihara Enbeita Gardoki ibiliko da Plentzian. Epaimahaiko kideak, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube