Oihana Bartrak irabazi du Berriatuako kanporaketa
Berriatuako frontoia bertsozalez bete da gaur arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken kanporaketan. Gaurkoa izan da bosgarren eta azken kanporaketa, eta beraz, erabakita geratu da nork kantatuko duen finalaurrekoetan.
Gaurko saioan kantatu duten bertsolariak hauek izan dira:
- Asier Alcedo Cano
- Ibai Amillategi Omaetxebarria
- Itxaso Paia Ruiz
- Josune Aramendi Perez
- Lander Ibarluzea Bikandi ‘Aitxulua’
- Oihana Bartra Arenas
Ariketa guztiak egin ostean, Oihana Bartrak lortu du puntu gehien batzea, 469 puntu guztira. Horrela, Igorreko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 25an. Horrela geratu dira puntuazioak:
- Oihana Bartra Arenas 469
- Josune Aramendi Perez 446,5
- Ibai Amillategi Omaetxebarria 446
- Itxaso Paia Ruiz 411,5
- Lander Ibarluzea Bikandi 404,5
- Asier Alcedo Cano 399
Idoia Anzorandia Kareaga aritu da gai-jartzaile lanetan, eta epaimahaia, ostera, hurrengoak osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.