Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Amuriza da Bizkaiko Txapelketako lehenengo finalista

2018/11/18
Bere herrian lortu du Amurizak finalerako txartela; Berrizko frontoia bete-bete egin da, 650 lagun batu dira gaur lehenengo finalaurrekoan.

Bertsozaleek bete-bete egin dute Berrizko frontoia gaur arratsaldean, guztira 650 bertsozale elkartu dira. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa izan da gaurkoa, eta kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Bizkarra Ruiz
  • Imanol Uria Albizuri
  • Julen Erezuma Arzanegi
  • Miren Amuriza Plaza
  • Unai Mendiburu Valor
  • Xabat Galletebeitia Abaroa

 

Ariketa guztiak egin ostean, Miren Amurizak lortu du puntu gehien batzea, 515,5 puntu guztira. Beraz, abenduaren 15ean Bilbon jokatuko den finalerako txartela lortu du berriztarrak. Horrela geratu dira gaurko puntuazioak:

  1. Miren Amuriza Plaza 515,5
  2. Xabat Galletebetia Abaroa 503,5
  3. Aitor Bizkarra Ruiz 485,5
  4. Imanol Uria Albizuri 479
  5. Julen Erezuma Arzanegi 464,5
  6. Unai Mendiburu Valor 460

 

Gaurkoan gai-jartzaile beharretan Begoñe Olabarria Astobiza aritu da. Epaimahaia, ostera, hurrengoa izan da: Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu eta Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube