Malen Amenabarrek irabazi du Derion Udabarriko Faseko bigarren saioa
2018/04/15
Derioko Gurea Aretoa bete-bete egin da Udabarriko Faseko bigarren saioan.
Gaur arratsaldean jokatu da 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko bigarren sailkapen saioa. Derion jokatu da, eta jendez bete da Gurea Aretoa.
Parte hartu duten bertsolariak, hurrengoak:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Enare Muniategi Etxabe
- Iñigo Kortazar Elias
- Koldo Gezuraga Seijido
- Malen Amenabar Larrañaga
- Mikel Retolaza Etxebarria
Saioko irabazlea Malen Amenabar Larrañaga izan da, 167,5 puntugaz. Horrela geratu dira puntuazioak:
- Malen Amenabar 167,5
- Aissa Intxausti 156
- Mikel Retolaza 151,5
- Enare Muniategi 150,5
- Iñigo Kortazar 149
- Koldo Gezuraga 146
Gaurko saioan gai emale beharretan Xabier Sainz de la Maza Bilbao aritu da. Epaimahaia, ostera, Joseba Santxo Uriartek, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.