Julen Erezumak irabazi du Erandioko sailkapen saioa
Erandiora heldu da gaur 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasea. Azken aurreko sailkapen saioa izan da gaurkoa, eta bertsozaleak giro ederrean elkartu dira Astrabuduako Josu Murueta Kultur Etxean.
Kantatu duten bertsolariak hauek izan dira:
- Beñat Bilbao Landa
- Eneko Barruetabeña Bilbao
- Galder Bilbao Martinez ‘Txapi’
- Imanol Arrutia Azkueta
- Julen Erezuma Arzanegi
- Paule Ixiar Loizaga Legarra
Ariketa puntuagarri guztiak amaitu ostean, Julen Erezuma Arzanegi izan da puntu gehien batu dituen bertsolaria. Horrela geratu dira puntuazioak:
- Julen Erezuma Arzanegi 173,5
- Paule Ixiar Loizaga Legarra 160
- Imanol Arrutia Azkueta 159
- Beñat Bilbao Landa 154,5
- Galder Bilbao Martinez 'Txapi' 138
- Eneko Barruetabeña Bilbao 136,5
Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da gaurkoan gai-emaile beharretan. Epaileak, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar izan dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.