Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Josune Aramendik irabazi du Otxandion Udabarriko Faseko hirugarren saioa

2018/04/21
Mañondoko gimnasioan batu dira bertsozaleak sailkapen faseko hirugarren saioan; giro ederra sortu da.

Otxandion jokatu da gaur arratsaldean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko hirugarren sailkapen saioa. Giro ederrean joan da Mañondoko gimnasioan egin den kanporaketan.

Parte hartu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Aitor Etxebarriazarraga Gabiola
  • Beñat Vidal Gurrutxaga
  • Imanol Uria Albizuri
  • Jontxu Martinez Zarrabeitia
  • Josune Aramendi Perez
  • Lurdes Ondaro Mallea

Saioko irabazlea Josune Aramendi Perez izan da, 191,5 puntugaz. Horrela geratu dira puntuazioak:

  • Josune Aramendi 191,5
  • Imanol Uria 173
  • Lurdes Ondaro 159
  • Aitor Etxebarriazarraga 157,5
  • Beñat Vidal 157
  • Jontxu Martinez 144,5

Gaurko saioan gai emaile beharretan Oier Iturralde Fernandez ‘Atano aritu da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube