Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Elorrion eta Getxon jokatuko dira asteburuan Udabarriko Faseko saioak

2018/05/08
Zapatuan Elorrioko Arriola Antzokian jokatuko da saioa, 17:30ean; domekan Getxoko Fadura kiroldegian saio bi jokatuko dira, lehenengoa 12:00etan, eta bigarrena, 17:30ean.

Saioz gainezka dator hurrengo asteburua ere. Izan ere, Udabarriko Faseko hiru saio jokatuko dira oraingoan, zapatuan Elorrion, eta domekan, saio bi Getxon.

Maiatzaren 12an, Elorrion, 17:30ean izango da saioa Arriola Antzokian. Hauek izango dira kantatuko duten bertsolariak:

Ander Anakabek, Iker Uriarte, Jon Aranok eta Unai Agirrek lehenengoz kantatuko dute Txapelketan.

Saio horretan Xabier Sainz de la Maza Bilbao ariko da gaiak ematen. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute Itziar Basterretxea idazkariagaz batera.

Domekan, saio bi

Maiatzaren 13an saio bi jokatuko dira Getxon, 12:00etan eta 17:30ean, Fadura kiroldegian. Bertsolariak, hauek:

Goizeko saioa, 12:00etan:

Eneko Aldanak, Gorka Pagonabarragak eta Ibai Amillategik lehenengoz parte hartuko dute Txapelketan.

Saioan gaiak ematen Zihara Enbeita Gardoki ariko da. Epaimahaia, ostera, Jon Jaio Aiartzaguenak, Joseba Santxo Uriartek eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Arratsaldeko saioa, 17:30ean izango da Fadura kiroldegian bertan. Kantatuko duten bertsolariek hauek izango dira:

Garazi Navarrok lehenengoz parte hartuko du Txapelketan.

Gai jartzaile lanetan Itxaro Juaristi Olaetxea ibiliko da, eta epaileak Jon Jaio Aiartzaguena, Joseba Santxo Uriarte eta Miriam Juaristi Urizar ariko dira. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izango da.

 

Sarrerak, txarteldegian

Saiorako sarrerak txarteldegietan egongo dira salgai, egunean bertan, saioak hasi baino ordu erdi lehenago.

                Twitter Facebook Instagram YouTube