Ekaitz Larrazabal 'Katxo' irabazle Bilboko sailkapen saioan
Hasi da 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketen Udabarriko Fasea. Bilboko BBK Salan izan da lehenengo sailkapen saioa, eta giro ederrean joan da.
Parte hartu duten bertsolariak, hurrengoak:
- Asier Legarreta Legarreta
- Bikain Urkiri Etxebarria
- Ekaitz Larrazabal Gutierrez ‘Katxo’
- Maddalen Ruesgas Rasines
- Mikel Goiriena Larrazabal
- Peru Astigarraga Murgoitiobeña
Saioko irabazlea Ekaitz Larrazabal 'Katxo' izan da, 160,5 puntugaz. Horrela geratu dira puntuazioak:
- Ekaitz Larrazabal Gutierrez 'Katxo' 160,5
- Asier Legarreta Legarreta 158
- Mikel Goiriena Larrazabal 153,5
- Peru Astigarraga Murgoitiobeña 140
- Maddalen Ruesgas Rasines 134,5
- Bikain Urkiri Etxebarria 119
Gaurko saioan gai emaile beharretan Oier Iturralde Fernandez ‘Atano’ aritu da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.
Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Fasearen bigarren saioa bihar bertan izango da, apirilaren 15ean. Derion izango da saioa, Gurea Aretoan, 17:30ean.