Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Berrizen jokatuko da lehenengo finalaurrekoa azaroaren 18an

2018/11/13
Berrizko herriko pilotalekuan izango da hitzordua domekan, 17:00etan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Azaroaren 18an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo finalaurrekoa. Berrizen izango da, herriko pilotalekuan, 17:00etatik aurrera.

Finalaurrekoan kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak:

Berrizko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai jartzaile lanetan Begoñe Olabarria Astobiza ariko da. Epaimahaiko kideak Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Joseba Santxo Uriarte, Leire Etxebarria Gaztelu, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube