Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Berriatuan jokatuko da domekan azken kanporaketa

2018/10/30
Azaroaren 4an jokatuko da azken kanporaketa Berriatuako Mendibarren frontoian eta bertan erabakiko da zein bertsolarik kantatuko duen finalaurrekoetan; sarrerak eskuragai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bosgarren eta azken kanporaketa jokatuko da azaroaren 4an, domeka, Berriatuako Mendibarren frontoian. 17:00etan hasiko da saioa.

Berriatuan kantuan ariko diren bertsolariak, hurrengoak dira:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da azaroaren 25ean Igorren jokatuko den finalaurrekora; besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute finalaurrekoetan kantatzeko aukera.

Domekan kantatuko duten sei bertsolarietatik bost udabarriko fasetik sailkatu dira txapelketara; Oihana Bartra, ostera, 2014an finalista izan zela-eta, zuzenean sailkatu da kanporaketen fasera.

Berriatuako kanporaketako gai jartzailea Idoia Anzorandia Kareaga izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube