Balmasedan jokatuko da Udabarriko Faseko hurrengo saioa
Udabarriko Faseko hurrengo saioa maiatzaren 6an, domeka, jokatuko da Balmasedan. 17:30etik aurrera izango da, Klaret Antzokian.
Kantatuko duten bertsolariak, hauek izango dira:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Aritz Landeta Terceño
- Beñat Molina Uribe
- Iñaki Lersundi Arrizabalaga
- Ion Barrocal Besga
- Jon Ander Urkiaga Egidazu
Aritz Landetak eta Beñat Molinak lehenengoz kantatuko dute Txapelketan.
Saioan gaiak ematen Xabier Sainz de la Maza Bilbao ariko da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatuko dute. Idazkari lanak Itziar Basterretxea Olarreagak egingo ditu.
Saiorako sarrerak Klaret Antzokian egongo dira salgai, egunean bertan, 17:00etatik aurrera.
Egun biribila
Egun osoko jaia izango da maiatzaren 6an Balmasedan. Bertsoarekin lotutako egitarau zabala egongo da:
- 10:00. Eskolarteko idatzizko finala, frontoian.
- 11:30. Eskolarteko bat-bateko finala Klaret Antzokian.
- 13:30. Sari banaketa ekitaldia Klaret Antzokian.
- 14:30. Bazkaria frontoian.
- 17:30. Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko saioa Klaret Antzokian.
Bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai. Maiatzaren 3an, eguerdiko 12:00ak arte erosi ahal izango dira txartelak.