Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ander Ucelayk batu ditu puntu gehien Areatzako sailkapen saioan

2018/05/19
Udaletxeko areto nagusian batu dira bertsozaleak Udabarriko Faseko saioa ikustera.

Areatzan jokatu da gaur arratsaldean 2018ko Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren Udabarriko Faseko sailkapen saioa. Goizean ekitaldia egon da Areatzan bertan Regueibertso ekimenaren barruan, eta arratsaldean izan da sailkapen saioa udaletxeko areto nagusian.

Parte hartu duten bertsolariak, hurrengoak:

  • Ander Ucelay Aristi
  • Asier Alcedo Cano
  • Garikoitz Sarriugarte Onaindia
  • Markel Baroja Laita
  • Naroa Torralba Rodriguez
  • Xabier Iturraspe Gandiaga

Saioko irabazlea Ander Ucelay Aristi izan da. Horrela geratu dira puntuazioak:

  1. Ander Ucelay 169,5
  2. Garikoitz Sarriugarte 162,2
  3. Asier Alcedo 162
  4. Naroa Torralba 138,5
  5. Xabier Iturraspe 136
  6. Markel Baroja 123

Gaurko saioan gai emaile beharretan Zihara Enbeita Gardoki aritu da. Epaimahaia, ostera, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga aritu da.

                Twitter Facebook Instagram YouTube