Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Amorebieta-Etxanora helduko da domekan Txapelketa

2018/10/16
Zornotza Aretoan izango da hirugarren kanporaketa urriaren 21ean, 17:00etan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.

Urriaren 21ean jokatuko da Amorebieta-Etxanon Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren kanporaketa. 17:00etan hasiko da saioa, Zornotza Aretoan.

Hurrengo bertsolariek kantatuko dute domekan:

Saioaren irabazlea zuzenean sailkatuko da Lekeition abenduaren 1ean jokatuko den finalaurrekora, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Gai jartzailea Itxaro Juaristi Olaetxea izango da. Epaimahaiko kideak, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izango dira. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Kanporaketetako fasean bertsolariek egin beharreko lanak hauek izango dira:

  • Zortziko nagusian ofiziotan hiruna bertso
  • Zortziko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Puntua emanda bertso bi zortziko txikian
  • Hamarreko txikian ofiziotan hiruna bertso
  • Bakarkako lana: gai bati buruz bertso bi, doinu eta neurri librean

Kanporaketa fasearen ostean finalaurrekoak jokatuko dira, eta azkenik, abenduaren 15ean jokatuko da finala.

                Twitter Facebook Instagram YouTube