Aitor Bizkarra ere, finalaurrekoetara
Kanpoan umel eta hotz, baina Plentziako frontoia ederto berotu dute berton elkartu diren 300 bertsozaleek. Gaurkoa laugarren kanporaketa izan da, eta kantatu duten bertsolariak, hurrengoak:
- Aitor Bizkarra Ruiz
- Arkaitz Zipitria Mendizabal
- Gorka Pagonabarraga Agorria
- Julen Ibarguengoitia Ordorika
- Peio Ormazabal Villanueva
- Peru Vidal Gurrutxaga
Ariketa guztiak egin ostean, Aitor Bizkarrak lortu ditu puntu gehien batzea, 461,5 puntu guztira. Beraz, Berrizko finalaurrekoan kantatuko du azaroaren 18an. Horrela geratu dira puntuazioak:
- Aitor Bizkarra Ruiz 461,5
- Julen Ibarguengoitia Ordorika 440,5
- Gorka Pagonabarraga Agorria 433
- Peru Vidal Gurrutxaga 433
- Peio Ormazabal Villanueva 421,5
- Arkaitz Zipitria Mendizabal 365,5
Saioan Zihara Enbeita Gardoki ibili da gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatu dute: Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Jon Jaio Aiartzaguena, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkaria Itziar Basterretxea Olarreaga izan da.