Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abenduaren 1ean jokatuko da azken finalaurrekoa Lekeition

2018/11/27
Zortzi finalistak zeintzuk izango diren argituko da zapatuan azken finalaurrekoan; sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude eskuragai.

Lekeition jokatuko da zapatuan, abenduaren 1ean, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren hirugarren eta azken finalaurrekoa. Santi Brouard kiroldegian izango da hitzordua, 17:00etatik aurrera.

Kantuan ariko diren bertsolariak hauek izango dira:

Lekeition puntu gehien batzen dituena zuzenean sailkatuko da finalera, eta besteek, puntuazioaren arabera edukiko dute horretarako aukera.

Amaia Ugalde Begoña arituko da gai-jartzaile beharretan. Epaimahaia, ostera, Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Joseba Santxo Uriartek, Leire Etxebarria Gazteluk, Mirari Azula Aurrekoetxeak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatuko dute. Idazkari beharretan Itziar Basterretxea Olarreaga ibiliko da.

Bertso eskolak, egitarau berezia

Lekeitioko Poto Bertso Eskolak egitarau berezia prestatu du azken finalaurrekoa dela-eta:

  • 16:00etan finalaurrekoa jokatuko den frontoiko taberna irekiko da
  • 17:00etan finalaurrekoa
  • 00:00etan DJ Kool Galarrenan

                Twitter Facebook Instagram YouTube