Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Abadiñon erabakiko da zeintzuk kantatuko duten Udazkeneko Fasean

2018/05/22
Maiatzaren 26an jokatuko da Udabarriko Faseko hamairugarren eta azken sailkapen saioa Abadiñon; bertan erabakiko da zeintzuk izango diren Udazkeneko Fasean kantatuko duten bertsolariak.

Udabarriko Faseko azken saioa zapatuan jokatuko da Matienako Errota Kultur Etxean, Abadiñon. 17:30ean hasiko da saioa. Bertan kantatuko duten bertsolariak hauek izango dira:

Asier Urkizak eta Mikel Aiartzaguenak lehenengoz parte hartuko dute Txapelketan.

Saioan gaiak ematen Olatz Larrinaga Caballero ariko da. Epaimahaia, ostera, hurrengoek osatuko dute: Jon Jaio Aiartzaguena, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Miriam Juaristi Urizar. Idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga ariko da.

Udazkeneko Fasea, osatuta

Zapatuko saioan erabakiko da zeintzuk izango diren hurrengo fasera sailkatuko diren bertsolariak. Guztira 30 bertsolarik kantatuko dute udazkeneko kanporeaketetan.

                Twitter Facebook Instagram YouTube