Zortziko Txikia, irrati uhinetan neurtuz eta errimatuz

2014/03/11
Hezkuntza arautuko ikasleek astero Bizkaia osoan entzuten den irrati saio baten parte hartzen dute.

Urteak dira gure hezkuntza arautuko bertsolaritza proiektuko ikasleak irratian abesten dabiltzala. Urteak, bertsolaritza tarte berezia dugula uhinetan. Ikasturteak aurrera joan ahala, gaurkotasuna eta freskotasuna mantentzen duen saioa da.

 Bilboko udalaren euskara eta gazteria sailak, Zortziko txikia, bertsolaritza eskoletan egitasmoa dauka martxan. Horretarako, Bilbon ditugun hezkuntza arautuko ikastetxeen artean antolatzen dugu urte osoko egutegi bat.

Bizkaia irratian entzungai izaten da klasean egindako lana. Gelara hurbiltzen dira irratikoak eta ikasleek parte hartze aktiboa izaten dute. Klasean denon artean idatzitako gidoiari jarraituz grabatzen dugu ordu erdi inguruko irrati saioa.

 Bertso sortak abestu, asmakizunak asmatu, oin ezkutuen jolasera jolastu, bertso agendari errepaso bat eman, hitz egin, kazetariaren galderei erantzun… denetarik egiten dute ikasleek.

 Lehen hezkuntzako boskarren eta seigarren mailako ikasleak izaten dira parte hartzaile eta urtarriletik maiatzera luzatzen da egitasmoa.

Aurten burutu diren lanak eta irrati saioak Bizkaia irratiaren webgunean daude entzungai, mp3 formatuan.