Zazpi eskualdeetako 50 bertsolari gazte batuko ditu BBK Sariketak

2014/03/10
Bihar jokatuko da lehenengo kanporaketa Markina-Xemeinen, eta Bilbon izango da finala martxoaren 28an.

Goizean aurkeztu dute Bilbon XXII. BBK Bertsolari Gazteen Sariketa. Bihar izango da lehenengo kanporaketa Markina-Xemeinen, eta martxoaren 28an jokatuko da finala Bilbon.

Aurtengoan, zazpi eskualdek parte hartuko dute sariketan, eta bakoitzean, gutxienez, sei kidek kantatuko dute. Eskualdeak Arratia, Bilboaldea, Busturialdea, Lea-Artibai, Ipar Uribe (Eskumaldea), Enkarterriak eta Durangaldea izango dira. Horrela, 50 bertsolari inguruk kantatuko dute aurtengo BBK Sariketan.

Eskualde bakoitzeko sei bertsolariak adin maila bitakoak izango dira: A mailakoak hiru, 18 urtera artekoak; eta B mailakoak beste hirurak, 19-24 urte artekoak.

Sariketa gaur goizean aurkeztu da Bilboko BBK salan. Bertan egon dira Ione Narbaiza Bizkaiko Bertsozale Elkarteko eragilea, Juanjo Respaldiza Bizkaiko Ikastolen Elkarteko bertsolaritza arduraduna, eta Arkaitz Estiballes, Bizkaiko Bertsolari Txapelduna.

Saioen egutegia:

Sailkapen saioak:

  • Martxoak 11:
    Lea-Artibai-Bilbo
    Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxean, 11:30ean.
  • Martxoak 12:
    Arratia-Enkarterriak
    Zallan, Euzkadi Plaza 3-n, 10:00etan. 
  • Martxoak 18:
    Ipar Uribe-Busturia
    Algortan, IES Aixerrota BHI-n, 11:45ean. 
Finalaurrekoak:
  • Martxoak 19:
    Durango-1.saioko irabazlea
    Durangoko Frai Juan Zumarraga institutuan, 12:00etan.
  • Martxoak 25:
    2. saioko irabazlea-3.saioko irabazlea
    Igorreko Elexalde 8-n, 11:45ean.
Finala:
  • Martxoak 28:
    Bilboko kafe antzokian, 19:00etan.