Durangaldea taldeak irabazi du XXX. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa
Bilbon jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hirugarren kanporaketa Durangaldea eta Busturialdea taldeen artean. Puntu gehien batu dituen taldea Durangaldea izan da, eta beraz, talde honek egingo du aurrera sariketan.
Urretxindorra Ikastolako ikasleak egon dira publiko moduan eta oso giro onean egin du saioak aurrera.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak
18 urtera artekoetan:
Durangaldetik: Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua eta Ixone Asategi
Busturialdetik: Markel Uriagereka, Nile Torrealdai eta Jokin Ansotegi
24 urtera artekoetan:
Durangaldetik: Irune Basagoiti, Ander Elorriaga eta Igor Galartza
Busturialdetik: Araitz Katarain, Haizea Telleria eta Janire Arrizabalaga
Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.
BBK sariketako hurrengo kanporaketa eguaztenean jokatuko da, Mungiako Torrebillela aretoan 10:30ean Uribe Butroe eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean.