Durangaldea taldeak irabazi du XXX. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa

2022/11/14
Bilboko Urretxindorra Ikastolan izan da gaur BBK sariketaren hirugarren kanporaketa. Durangaldea eta Busturialdea taldeen artean jokatu da gaurko saioa eta Durangaldea taldeak egin du aurrera sariketan

Bilbon jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hirugarren kanporaketa Durangaldea eta Busturialdea taldeen artean. Puntu gehien batu dituen taldea Durangaldea izan da, eta beraz, talde honek egingo du aurrera sariketan.
Urretxindorra Ikastolako ikasleak egon dira publiko moduan eta oso giro onean egin du saioak aurrera.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak
18 urtera artekoetan:
Durangaldetik: Maddi Aurtenetxe, Kelmene Abaitua eta Ixone Asategi
Busturialdetik: Markel Uriagereka, Nile Torrealdai  eta Jokin Ansotegi

24 urtera artekoetan:
Durangaldetik: Irune Basagoiti, Ander Elorriaga eta Igor Galartza
Busturialdetik: Araitz Katarain, Haizea Telleria eta Janire Arrizabalaga

2022-11-7 BBK Bilbo

Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Miriam Juaristik eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.
BBK sariketako hurrengo kanporaketa eguaztenean jokatuko da, Mungiako Torrebillela aretoan 10:30ean Uribe Butroe eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean.