Enkarterri/Ezkerraldea taldeak irabazi du XXV. BBK Sariketaren 2. kanporaketa
Enkarterri/Ezkerraldea eta Arratia taldeek jokatu dute Bertsolari Gazteen XXV. BBK Sariketaren bigarren kanporaketa gaur Igorreko Arratia BHI-n, eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeak egin du aurrera 369.50 puntugaz; Arratia taldeak 296.50 puntu lortu ditu.
Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:
- 18 urte artekoetan:
- Enkarterri/Ezkerraldea taldean: Xabier Mardones, Eneko Elordui eta Irene Ezkurra
- Arratia taldean: Maria Atutxa, Amaiur Atxa eta Paule Corbacho
- 24 urte artekoetan:
- Enkarterri/Ezkerraldea taldean: Leire Portuges, Maialen Ruesgas eta Lierni Errekondo
- Arratia taldean: Maddi Zabalo, Aritza Orue eta Lurdes Ondaro
Gaurko saioko aurkezlea Itxaro Juaristi Olaetxea izan da eta epaimahaia Juango Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza ibili da.
Kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Enkarterri/Ezkerraldea taldea, eta lehenengo kanporaketa irabazi zuen Busturialdearen kontra izango du saioa, martxoaren 24an, Zallako Zine antzokian.
Sariketako hurrengo kanporaketa bihar, martxoaren 15ean jokatuko da Sopelako Ander Deuna ikastolan, 9:30ean, Uribe Kosta eta Hego Uribe taldeen artean.