Uztailaren 11n egingo da Bizkaiko Elkartearen Batzar Nagusia
Bizkaiko Bertsozale Elkartearen urteko Batzar Nagusia uztailaren 11n egingo dugu Gernika-Lumoko Astran (Iparragirre kalea, 22), 10:30etik aurrera. Segurtasun neurriak beteko ditugu batzarrean eta, ondorioz, gehienezko aforoa 45 lagunekoa izango da.
10:30ean hasiko da ekitaldia. 2019ko deskarguarekin hasiko gara eta ostean 2020ko egitasmoaren eta aurrekontuaren proposamena egingo da. Aurten, gainera, zuzendaritza batzordearen osaketa eta lehendakari hautaketa egingo ere egingo ditugu. Aktaren irakurketarekin amaituko dugu batzarra.
Izen ematea
Aforoa mugatua izango denez, batzar nagusian parte hartzeko izena eman beharko da. Horretarako, bide bi daude aukeran: www.bertsozale.eus/eu/elkartea/bizkaiko-batzar-nagusia gunean dagoen formularioa bete edo 94 681 27 11 telefono zenbakira deitu. Izena ematea ekainaren 29tik uztailaren 10era artekoa izango da.
Segurtasun neurriak
Egoera berezia denez, aforo mugatuaz gain bestelako segurtasun neurriak ere bete beharko dira:
- Maskara ekarri beharko da
- Aretoaren sarreran egongo den gel-hidroalkoholikoarekin garbitu beharko dira eskuak
- Metro eta erdiko segurtasun tarteak errespetatuko dira
Bertaratu barik ere, bazkideek eskuragarri izango dute beharrezko informazio guztia, Elkartean eskatuta.