Urriaren 6an egingo da Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II. topaketa

2024/09/10
Bilbon izango da topaketa aurtengoan; bertso bazkarirako txartelak salgai daude www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II. topaketa egingo da urriaren 6an, Bilbon. Orain urte bi egin zen lehenengoa Markina-Xemeinen eta, orduko esperientzia errepikatzeko gogoz antolatu da bigarrena.

Eguneko egitaraua:

2024-10-06 kartela

Bigarren topaketa honen helburu nagusia bertsoaren inguruan gabiltzan emakumeak batzea eta eguna giro ederrean pasatzea da. Topaketaren talde antolatzaileak urte birik behineko maiztasuna ematea pentsatu du egunari, Elkartearen gainontzeko ekimen nagusien antzera. Urriaren 6ko helburua, beraz, Bizkaian bertsoaren inguruan dabiltzanak elkar ezagutu eta saretzea izango da, izan bertsolariak, bertsozaleak, gai-jartzaileak, epaileak edota antolatzaileak.


Animatu eguna gurekin pasatzera!

Bazkari txartelak hemen salgai.

Zenbat eta parte hartzaileagoa eta anitzagoa, aberatsagoa!