Uribe Kostak irabazi du Bertsolari Gazteen XIII. BBK Sariketa
Uribe-Kosta eskualdeko taldeak irabazi du XXIII. Bizkaiko Bertsolari Gazteen BBK Sariketa. Lea-Artibairen kontra jokatu dute finala, eta lagun giroan, final ederra osatu dute denen artean Bilboko Kafe Antzokian.
Gazteenen taldean, 18 urtera artekoetan, hauek izan dira bertsolariak:
Lea-Artibai:
- Aissa Intxausti Aburruza
- Aitor Ruiz Urizar
- Naroa Loiola Lejardi
Uribe-Kosta:
- Maider Barañano Uribarri
- Aritz Landeta Terceño
- Unai Mendiburu Valor
Gazteen taldean, 24 urtera artekoetan:
Lea-Artibai:
- Jone Larrinaga Dañobeitia
- Alexander Idoeta Anakabe
- Nerea Ibarzabal Salegi
Uribe-Kosta:
- Peio Arando Barandiaran
- Paule Loizaga Legarra
- Inazio Vidal Gurrutxaga
Saioko aurkezlea Begoñe Olabarria Astobiza izan da, eta epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Leire Etxebarria Gazteluk osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ione Narbaiza Gallastegi ibili da.

Ariketa denak egin ostean, Uribe-Kostak 374 puntu lortu zituen; Lea-Artibaik, ostera, 370.
Bestalde, finalista gazteenari saria Aritz Landeta Terceñori egokitu zaio, eta Txapelketako bizkaiera egokienari saria Leire Amenabar Larrañagari.