Uribe Kostak ere eskuratu du XXV. BBK Sariketaren finalerako txartela
Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean jokatu dute gaur goizean Bertsolari Gazteen XXV. BBK Sariketaren bigarren finalaurrekoa Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuko aretoan, bertako ikasleen aurrean zirela. Uribe Kosta taldeak egin du aurrera, eta finalera sailkatu da 394 puntugaz; Uribe Butroe taldeak 374.50 puntu lortu ditu.
Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:
- 18 urte artekoetan:
- Uribe Butroe: Txomin Aiartza, Ainhoa Gorostiaga eta Iker Larizgoitia
- Uribe Kosta: Irene Ezkurra, Aritz Landeta eta Unai Mendiburu
- 24 urte artekoetan:
- Uribe Butroe: Jone Larrinaga, Peru Berazategi eta Malen Amenabar
- Uribe Kosta: Paule Loizaga, Inazio Vidal eta Kerman Diaz
Gaurko saioko aurkezlea Beñat Vidal izan da, eta epaimahaia Juango Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza ibili da.
Bigarren finalaurrekoa irabazita finalera sailkatu du Uribe Kosta taldea. Uribe Kostakoek, beraz, lehenengo finalaurreko irabazleagaz, Busturialdea taldeagaz, jokatu dute finala, bariku honetan, martxoaren 31n, Bilboko BBK Salan, 19:00etatik aurrera