Uribe Kosta taldeak irabazi du XXVII. BBK Sariketako hirugarren kanporaketa

2019/03/20
Zallako Zine Antzokian izan da gaur BBK sariketako hirugarren kanporaketa. Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kosta taldeen artean jokatu da gaurko saioa eta Uribe Kosta taldeak egin du aurrera sariketan

Zallan jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako hirugarren kanporaketa Enkarterri/Ezkerraldea eta Uribe Kosta taldeen artean. Enkarterri/Ezkerraldeak 333,5 puntu batu ditu, eta Uribe Kostak 410, beraz, Uribe Kostakoek egingo dute sariketan aurrera.
Zallako Zine Antzokian Mimetiz eskolako eta Balmasedako institutuko ikasleak egon dira publiko moduan eta oso giro onean egin du saioak aurrera.

Ondorengo hauek izan dira bertsolari

  • 18 urtera artekoetan:
  • Enkarterri/Ezkerraldetik: Garikoitz Mancisidor, Koldo Villanueva eta Iker Portillo
  • Uribe Kostatik: Peru Irastorza, Oihan Díaz eta Mikel Arrate

2019-03-20 BBK Zalla1

  • 24 urtera artekoetan:
  • Enkarterri/Ezkerraldetik: Asier Alcedo, Leire Portugués eta Ander Ucelay
  • Uribe Kostatik: Naroa Torralba, Unai Mendiburu eta Paule Loizaga

2019-03-20 BBK Zalla2

Gaurko saioko aurkezlea Jon Martínez izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Graxi Arregi eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.
BBK sariketako hurrengo kanporaketa bihar, eguenean, jokatuko da, Markina-Xemeingo Kultur Aretoan 10:30etan Lea Artibai eta Durangaldea taldeen artean.