Uribe Kosta taldeak irabazi du XXIX. BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoa
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehengo finalaurrekoa jokatu da gaur Abadiñon Uribe Kosta eta Uribe Butroe taldeen artean. Uribe Kostak batu ditu puntu gehien eta beraz, finalera sailkatu da.
Abadiñoko Errota Kultur Etxean Traña-Matiena eskolako eta Abadiño BHIko ikasleak egon dira publiko gisa eta saioa oso giro onean joan da.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
• 18 urtera artekoetan:
- Uribe Kostatik: June Diaz, Maialen Lago eta Peio Lago
- Uribe Butroetik: Eneko Elordui, Izaro Bilbao eta Ixone Asategi
• 24 urtera artekoetan:
- Uribe Kostatik: Mikel Arrate, Oihan Diaz eta Peru Irastorza
- Uribe Butroetik: Ainhoa Gorostiaga, Jokin Arriola eta Joseba Ortuzar
Gaurko saioko aurkezlea Ander Adazabal izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Leire Etxebarriak eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandiak egin du.
BBK sariketako hurrengo finalaurrekoa asteazkenean jokatuko da, Barrutialde BHIn Lea Artibai eta Busturialdea taldeen artean.
Finala, berriz, azaroaren 29an izango da BBK Salan.