Busturialdeak eskuratu du XXV. BBK Sariketan finalerako lehenengo txartela

2017/03/24
Zallako Zine antzokian XXV. BBK Sariketaren 1. finalaurrekoa gaur goizean; Enkarterri/Ezkerraldea eta Busturialdea taldeen artean, eta Busturialdeak batu du puntu gehien, eta beraz, finalerako txartela eskuratu du

Enkarterri/Ezkerraldea eta Busturialdea taldeen artean jokatu dute gaur goizean Bertsolari Gazteen XXV. BBK Sariketaren lehenengo finalaurrekoa Zallako zine antzokian. Ikusten herriko ikastetxeetako ikasleak egon dira. Busturialdea taldeak egin du aurrera 388 puntugaz; Enkarterri/Ezkerraldea taldeak 373 puntu lortu ditu.

2017. BBK Zalla

Honako hauek izan dira gaurko saioan parte hartu duten 12 bertsolariak:

  • 18 urte artekoetan:
    • Enkarterri/Ezkerraldea: Gorka Zabaka, Peru Iraztorza eta Eneko Elorduy
    • Busturialdea: Julen Karrion, Peio Gerrikaetxebarria, Beñat Bilbao
  • 24 urte artekoetan:
    • Enkarterri/Ezkerraldea: Leire Portugues, Maialen Ruesgas, Lierni Errekondo
    • Busturialdea: Ibai Amillategi, Unai Agirre, Lurdes Ondaro

2017. BBK Zalla

Gaurko saioko aurkezlea Beñat Vidal izan da eta epaimahaia Juango Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza ibili da.

2017. BBK Zalla

Lehenengo finalaurrekoa irabazita finalera sailkatu du Busturialdea taldea. 2. finalaurrekoa datorren martitzenean jokatuko da Durangoko Fray Juan de Zumarraga institutuan, eta bertan jokatuko duten talde bien artetik irtengo da bigarren finalista.