Uribe Butroe taldeak irabazi du XXX. BBK Sariketaren laugarren kanporaketa

2022/11/16
Mungian izan da gaur BBK sariketaren laugarren eta azken kanporaketa Hego Uribe eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean. Uribe Butroe taldeak lortu du finalaurrekoetarako sailkapena.

Mungian jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren laugarren kanporaketa Uribe Butroe eta Enkarterri/Ezkerraldea taldeen artean. Uribe Butroe taldeak batu ditu puntu gehien, beraz, talde honek egingo du sariketan aurrera. 

Mungiako Torrebillela aretoan izan da saioa eta Mungiako ikastetxeetako ikasleak izan dira entzule. Oso giro onean egindu aurrera gaurko saioak.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

18 urtera artekoetan:
Uribe Butroe: Amaia Gallastegi, Naroa Iturrioz eta Joane Bilbao
Enkarterri/Ezkerraldea: Nahia Ruiz De Arbulo, Enara Gallastegi eta Naia Martin

24 urtera artekoetan:
Uribe Butroe: Joseba Ortuzar, Eneko Elorduy eta Jokin Arriola
Enkarterri/Ezkerraldea: Ixone Asategi, Aner Zuluaga eta Naia Martin

2022-11-16 BBK Mungia

Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga izan da eta epaimahaia Beñat Romerok, Jon Martinezek eta Miriam Juaristik osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegik egin du.