Udako bertso banetegia iruditan

2024/06/28
68 gazte batu dira ekainaren 24tik 27ra Ondarroan egindako bertso barnetegian.

Aurten ere, urtero moduan, udako bertso barnetegia egin dugu DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteekin. Bizkaia osoko 68 gazte batu dira Ondarroako Zubi-Zahar Herri Ikastolan bertsoa ardatz. Hamaika jarduera egin dituzte, tartean, bertso saioa, Saturrarani buruzko bertso hitzaldia, antzerki ikastaroa, serigrafia tailerra, gau belak...
Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira.
Ederra izan da egonaldia. Gozatu irudiekin.

Bertso barnetegia. Ondarroa