Txorierriko Bertso Topaketak 150 gaztetxo batu ditu Sondikan
Ikasturteari amaiera ederra emateko Bertso Topaketa egin dute Txorierrin ere. Sondikako Kultur etxean "Gu ere bertsotan" egitasmoa lantzen ari diren 5 ikastetxetako 150 ume batu dira gaur goizean jai giroan Etxahun Lekue Etxebarria bertsolari eta irakaslearen gidaritzapean.
Taldeka igo dira gaztetxoak oholtzara eta ikastetxean landutako bertso-sortak abestu dituzte. Horrez gain, kantaldia ere izan dute eta bertso ikasleez gain, irakasleek eta udaleko teknikariak ere hartu dute parte kantuan, Beñat Aiartza gitarra jolearen laguntzaz.
Bat-batean Aitor Arrutia Azkueta eta Ander Elortegi Garatea bertsolariak izan dira gaztetxoen artean barrea eraginez.
Hurrengo topaketa, barikuan, ekainaren 12an, izango da Bilbon. Ikasturte honetako azkenengo topeketa izango da Bilbokoa.