Bizkaiko Txapelketako izen-ematea, zabalik
Udabarria Bertsotan sailkapen fasea aurrerago jokatuko den arren, fase horretatik Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2020ra pasatzeko aukera izango dute bertsolariek. Baina badira zuzenean Txapelketan kantatzeko eskubidea daukatenak eta horien izen-emate epea zabaldu da orain.
2018ko Bizkaiko Txapelketan finalaurrekoetan eta finalean kantatu zutenek izango dute horretarako aukera. Finalaurrekoetakoetan geratu ziren bertsolariak, orain, kanporaketen fasean hasiko dira kantuan. Finalistak, ostera, zuzenean kantatuko dute finalaurrekoetan.
Bestetik, 2016an finalean kantatu baina 2018koan finalera heldu ez zirenek ere badute eskubide hori.
Maiatzaren 15era arte izango dute bigarren izen emate epekoek Txapelketan izena emateko aukera. Horretarako lotura honetan sartu eta formularioa bete behar dute.