Durangaldea taldeak irabazi du XXVI. BBK Sariketa
Bertsolari Gazteen BBK Sariketaren finala gaur iluntzean jokatu da Bilbon Durangaldea eta Uribe Kosta taldeen artean. 393.50 punturekin irabazi du sariketa Durangaldea taldeak, eta Uribe Kostak puntu erdi gutxiago baino ez du atera, 393.00 punturekin, beraz, bigarren egin du.
Gaurkoan ondorengo 12 bertsolari gazteak izan dira protagonistak:
- Durangaldea:
- 18 urtera artekoak: Eider Gallastegi Agirrebeitia, Ander Sarriugarte Garcia, Bittor Altube Sarrionandia
- 24 urtera artekoak: Eneko Barruetabeña Bilbao, Iker Apraiz Solaguren eta Txaber Altube Sarrionandia
- Uribe-Kostatik:
- 18 urtera artekoak: Aritz Landeta Terceño, Maider BarañanoUribarri eta Naroa Torralba Rodriguez
- 24 urtera artekoak: Maialen Ruesgas Rasines, Unai Mendiburu Valor eta Kerman Diaz Franco
Aurten, lehenengoz, taldekako agurrekin hasi dute saioa bertsolariek, eta elkarri adarra joaz girotu dute aretoa. Talderik originalenari saria Uribe Kostako gazteen taldeak eskuratu du. Taldekideek Bizkaiko Bertsolari Txapelketako saioetarako sarrerak lortu dituzte.
Bestalde, finaleko Bizkaiera onenaren saria Bittor Altube Sarrionandiak jaso du.
Gaurkoan Itxaro Juaristi Olaetxea ibili da aurkezle beharretan. Epaimahaia Juanjo Respaldiza Ozaetak, Inazio Vidal Gurrutxagak eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharretan, ostera, Ione Narbaiza Gallastegi aritu da.
Sari banaketa ekitaldian Onintze Ituño BBK-ko ordezkariak, Idurre Maortua Ikastolen Elkarteko ordezkariak eta Ainhoa Markinez Bizkaiko Bertsozale Elkarteko ordezkariak hartu dute parte.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak zorionak eman gura dizkie aurtengo BBK Sariketan parte hartu duten guztiei. Bereziki bertsolariei, gai-jartzaile taldeari eta epaile taldeari.