Sagutxo kaskarinak 2.0 taldea nagusitu da XXXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo saioan
Bertsolari gazteen XXXII. BBK Sariketea martxan da; gaur jokatu da lehenengo saioa Bilbon. Xarmengarriak gira eta Sagutxo kaskarinak 2.0 taldeek hartu dute parte saioan. Sagutxo kaskarinak 2.0 taldeak egin du aurrera, eta Gernika-Lumoko finalaurrekoan kantatuko du, azaroren 18an.
Publikoan Urretxindorra ikastolako bertsolaritza ikasleak egon dira, eta oso giro ona sortu da bertan.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
- Xarmengarriak gira: Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta.
- Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
Gaurko saioko aurkezlea Jone Larrinaga Dañobeitia izan da eta epaimahaia Beñat Romero Maguregik, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Idoia Anzorandia Kareagak osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaiza Gallastegik egin du.
Bertsolari Gazteen Sariketako hurrengo saioa asteazkenean jokatuko da, Igorreko Arratia BHIn, 11.30ean.