Sagutxo kaskarinak taldea nagusitu da XXXI. BBK Sariketako lehen kanporaketan
2023/11/06
Markina-Xemeingo Plazabarripeko kultur aretoan jokatu da kanporaketa. "Santa Eufemiko zelaixen" eta "Sagutxo kaskarinak" taldeek kantatu dute. Azken honek egin du aurrera sariektan.
Gazteen XXXI. BBK Sariketa martxan da, gaur jokatu da lehenengo kanporaketa Markina-Xemeinen. Santa Eufemiko zelaixen eta Sagutxo kaskarinak taldeek hartu dute parte saioan. Sagutxo kaskarinak taldeak egin du aurrera, eta Getxoko finalaurrekoan kantatuko du, azaroren 20an.
Publikoan Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleak egon dira.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
- Santa Eufemiko zelaixen: Eider Fernandez Aranburu, Ariane Sololuze Salaberria eta Iraia Lauzirika Ugarte
- Sagutxo kaskarinak: Amaia Gallastegi Urigoitia, Maddi Aurtenetxe Bustinxa eta Naroa Iturriotz Lauzirika.
Gaurko saioko aurkezlea Peru Vidal Gurrutxaga izan da eta epaimahaia Ander Elortegi Garateak, Etxahun Lekue Etxebarriak eta Koldo Gezuraga Seijidok osatu dute. Idazkari beharra Maria Ortega Zubiatek egin du.
BBK sariketako hurrengo kanporaketa asteazkenean jokatuko da, Bermeoko Eleizalde ikastolan 11:30ean.