Bizkaia

"Sagutxo kaskarinak 2.0" eta "Team Rocket" taldeak sailkatu dira Bertsolari gazteen XXXII. BBK Sariketako finalera

2024/11/19
Gernika-Lumoko Elai Alai Aretoak hartu zuen atzo bertsolari gazteen sariketako lehenengo finalaurrekoa. A multzoan "Sagutxo kaskarinak 2.0" eta "Arrakalak loratu" taldeek hartu zuten parte, eta B multzoan "Team Rocket", "Ai Zapotxin!" eta "Malla 2" bikoteek. "Sagutxo kaskarinak 2.0" eta "Team Rocket" taldeek lortu zuten finalerako sailkapena

Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo finalaurrekoak jokatu dira Gernika-Lumon. Sagutxo kaskarinak 2.0 (Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz) eta Team Rocket (Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga) taldeek batu dituzte multzo bakoitzean puntu gehien, eta beraz, finalera sailkatu dira.

Saioa Elai-Alai aretoan jokatu da, eta oso giro onean joan da.

2024-11-19 Bertsolari gazteen BBK sariketa. Gernika-Lumo

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:

  • A multzoan, 18 urtera artekoetan:
    • Sagutxo kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
    • Arrakalak loratu: Aiala Irurtia, Garazi Uriarte eta Iraia Lauzirika.
  • B multzoan, 25 urtera artekoetan:
    • Team Rocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga.
    • Ai Zapotxin: Bittor Altube eta Joseba Ortuzar
    • Malla 2: Araitz Katarain eta Irune Basagoiti

Gaurko saioko aurkezlea Etxahun Lekue Etxebarria izan da eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandia Kareagak egin du.
2024-11-18 Bertsolari gazteen bbk sariketa

HURRENGO SAIOA

Sariketa honetako hurrengo, eta azken, finalaurrekoak asteazkenean jokatuko dira Mungiako Mugire Txokoan. Bertan, A multzoko Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga, Iradi Barrenetxea) eta Xarmengarriak gira (Emile Zabala, Enara Gallastegi, June Legarreta) eta B multzoko Okerbidea (Iruri Altzerreka, Peru Irastortza), LGBTaket (Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao) eta Rara Avis (Haizea Telleria eta Maite Sarasola) taldeak arituko dira kantuan. 

Multzo bakoitzeko talde irabaleek finalerako sailkapena lortuko dute, eta zain izango dituzte Gernika-Lumoko saioko irabazleak. Finala abenduaren 5ean izango da Zornotzan.