"Puntuak eta komak" eta "Okerbidea" taldeak sailkatu dira Bertsolari Gazteen XXXII.BBK Sariketako finalera
MUNGIAKO SAIOA
Bertsolari Gazteen BBK Sariketako azken finalaurrekoak jokatu ziren atzo Mungian. A multzoko Puntuak eta komak eta Xarmengarriak gira taldeak eta B multzoko Okerbidea, LGBTaket eta Rara Avis bikoteak aritu ziren kantuan. Puntuak eta komak eta Okerbidea taldeek batu zituzten puntu gehien, eta beraz, abenduaren 5eko finalera sailkatu dira.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
- 18 urtera artekoetan:
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea
- Xarmengarriak gira: Emile Zabala, Enara Gallastegi eta June Legarreta
- 24 urtera artekoetan:
- Okerbidea: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza
- LGBTaket: Ainhoa Gorostiaga eta Izaro Bilbao
- Rara Avis: Haizea Telleria eta Maite Sarasola
Gaurko saioko aurkezlea Igor Menika Bengoetxea izan da eta epaimahaia Ainhoa Arregi Elosuak, Beñat Romero Maguregik eta Miriam Juaristi Urizarrek osatu dute. Idazkari beharra Idoia Anzorandia Kareagak egin du.
FINALA
Bertsolari Gazteen BBK sariketaren finala abenduaren 5ean izango da, Zornotzako Zelaieta Zentroko Auditorioan, 18.30ean.
Finalen kantatuko dutenak:
- A multzoan, 18 urte artekoetan:
- Sagutxo Kaskarinak 2.0: Garazi Ibarretxe, Maddi Aurtenetxe eta Naroa Iturrioz.
- Puntuak eta komak: Amaiur Betanzos, Ekhi Zuluaga eta Iradi Barrenetxea
- B multzoan, 24 urtea artekoetan
- Team Rocket: Ixone Asategi eta Janire Arrizabalaga
- Okerbidea: Iruri Altzerreka eta Peru Irastortza
Finalean hainbat berrikuntza eta sorpresa egongo dira, saioa publiko orokorrari zuzendua dago, eta doan izango da.