Peru Irastorzak irabazi du Bizkaiko eskolarteko hirugarren kanporaketa
Dagoeneko Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren 3 kanporaketa jokatu dira, eta biharkoa baino ez da geratzen.
Gaurko kanporaketan hamaika gaztek hartu dute parte. Puntu gehien batu dituena Peru Irastorza izan da.
Hauek izan dira gaurko protagonistak:
- Peru Irastorza
- Oihan Diaz
- Hegoi Larrazabal
- Mikel Arrate
- Jare Torralba
- Izaro Gascon
- Peio Lago
- Txomin Aiartza
- Amets Zulueta
- Oier Errementeria
- Olaia Calcedo
Gai-emaile lanetan Beñat Vidal aritu da, eta epaileak Leire Etxebarria, Alaitz Etxanobe eta Juanjo Respaldiza izan dira. Idazkaria Jone Antsotegi izan da.
Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak lau kanporaketa izango ditu. Gaurkoa hirugarrena izan da, eta beraz, bakarra geratzen da:
• Apirilak 25, 17:00etan, Lemoan, Jubilatuen gaineko aretoan
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta gainontzeko lau bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 6an jokatuko da Balmasedako Klaret Antzokian. Finaleko egunean egongo den bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.