Paulo Irazabal Ertzilla "Peulito" hil da

2015/09/18

Atzo hil zen Paulo Irazabal 85 urte zituela. Irazabal Zornotzako San Migel kalean jaio zen 1930. urtean. Aita Gorozikako (gaur egun Muxika) Asua auzokoa zuen eta ama Ibarruriko (gaur egun Muxika) Okakoa. 

Bertso munduarekin lotura zuzena izan zuen beti Pablok, gaztetatik baitzuen zaletasuna. Maumeko Tabernako Bertsolarien Alternatiaban txapela jantzitakoa eta omenaldia ere jasotakoa.

Gaur, irailak 18, arratsaldeko 18:00etan egingo zaio azken agurra Zornotzan, Larrako karmeldarren elizan.

Argazkia: ahotsak.eus