Bizkaia

Nerea Ibarzabalek eta Unai Iturriagak hartuko dute Korrikaren lekukoa Bizkaiko Bertsozale Elkartearen izenean

2022/03/29
Apirilaren 6an, gaueko 22:51ean, Bilboko plaza biribilean hartuko du Elkarteak 22. Korrikaren lekukoa.

Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, aurten ere, bat egingo du Korrikarekin eta korrikaren mezuarekin: “Hitzek hizkuntza, ekinak herria. Hitzekin ulertzen dugu hizkuntza. Beraz, ekin! Euskaraz egin.”


Datorren eguaztenean, beraz, apirilaren 6an, Korrikaren lekukoa eramango dute, Elkartearen izenean, Nerea Ibarzabal Bizkaiko Bertsolari Txapeldun berriak eta Unai Iturriaga bertsolariak, besteak beste, birritan Bizkaiko txapeldun eta urte askoan zuzendaritza kide izan denak.


Zatoz gurekin korrika egitera:

  • 1631km-a, apirilaren 6an, 22:51n, Bilboko Plaza Biribilean.

 

2019 korrika

21. korrika, Maite Berriozabal eta Onintza Enbeita (2019, Bilbo)