Neguko bertso barnetegia iruditan

2025/02/26
111 gazte batu dira otsailaren 21etik 23ra Gautegiz-Arteagan egindako bertso barnetegian.

Aurten ere, urtero moduan, neguko bertso barnetegia egin dugu DBH1etik Batxilergoko bigarren mailara arteko Bizkaiko bertsolari gazteekin. Bizkaia osoko 111 gazte batu dira Gautegiz-Arteagako Baratze Baserri Eskolan bertsoa ardatz.

Barnetegiaren helburu nagusiak bertsoarekin gozatzeko aukera eskaintzeaz gain, Bizkaiko bertso eskoletan dabiltzan gazteek elkar ezagutzea eta beraien arteko harreman sarea sendotzea izan dira. Ezagutza jolasak, dantzak, bertso eskolak, erromeria, bertso saioa...

Ederra izan da egonaldia. Gozatu irudiekin!

2025 - Neguko barnetegia