Naroa Jaiok irabazi du Bizkaiko eskolarteko bigarren kanporaketa
Martxa onean jarraitzen du Bizkaiko bat-bateko eskolarteko txapelketak. Gaur jokatu da bigarren kanporaketa Durangoko Kurutziaga Ikastolan eta sei gaztetxok parte hartu dute bertan. Puntu gehien batu dituena Naroa Jaio izan da.
Hauek izan dira zortzi parte hartzaileak:
- Kelmene Abaitua
- Adur Lopez
- Izei Nuñez
- Nahia Ruiz De Arbulo
- Naroa Jaio
- Garazi Uriarte
Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu da, eta epaileak Mirian Juaristi, Jon Martinez eta Mirari Azula izan dira. Idazkaria Ander Elortegi izan da.
Bizkaiko Eskolarteko hirugarren eta azken kanporaketa maiatzaren 5ean izango da Igorreko Lasarte aretoan. Saioa, aurreko kanporaketak bezala, arratsaldeko 17:00etan izango da.
Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 25ean jokatuko da Arrigorriagako eskolan. Goizeko 10:00ean eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.