Bizkaia

Naroa Iturriozek irabazi du Bizkaiko eskolarteko laugarren eta azken kanporaketa

2025/04/10
Atzo jokatu zen Bizkaiko Eskolarteko Txapelketaren laugarren, eta azken kanporaketa; guztira zazpi gazte oholtzaratu ziren Durangoko Kurutziaga Ikastolan izan zen saioan, eta erabakita geratu zen maiatzaren 31ko finala

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketako azken kanporaketa jokatu zen atzo Durangon. Saioan puntu gehien batu zituen, eta beraz, finalera zuzenean sailkatu den bertsolaria Naroa Iturrioz izan da.

Ondorengo zazpi gazteak izan dira gaurko protagonistak:

  • Aner Goikoetxea
  • Haizea Rotaetxea
  • Jon Abasolo
  • Maddi Aurtenetxe
  • Malen Ibarzabal
  • Maren Armendia
  • Naroa Iturrioz

Gai-emaile lanetan Ander Aldazabal aritu da eta epaimahaia Garazi Mendoza, Beñat Romero eta Juanjo Respaldizak osatu dute. Idazkari lanetan, berriz, Ander Elortegi aritu da.

2025-04-09 Durango

ERABAKI DA FINALA
Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketak lau kanporaketa izan ditu. Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatu da, eta gainontzeko laurak puntuazioz. Hauek izango dira, beraz, datorren maiatzaren 31an, Iurretako frontoian jokatuko den finalean abestuko duten gazteak:

  • Aiala Irurtia (Arantzazu)
  • Ekhi Zuluaga (Igorre)
  • Enara Gallastegi (Dima)
  • Iradi Barrenetxea (Artea)
  • Jon Abasolo (Munitibar)
  • Kelmene Abaitua (Berriz)
  • Maddi Aurtenetxea (Zornotza)
  • Naroa Iturrioz (Zornotza)

Finala maiatzaren 31n jokatuko da Iurretako frontoian. Goizeko 10:00etan eskolarteko nagusien idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.