Muskizen izan da maiatzeko azken topaketa, 200 lagun batu dira Mehatzari aretoan
3 ikastetxetako 200 bat gaztetxo batu dira gaur goizean Muskizen bertsoekin eta kantuekin gozatzera; Cantarrana L.H.I., Muskizko ikastola eta Muskizko institutuko ikasleak.
Josu Landeta Egurrolaren gidaritzapean, saio alaia osatu dute gaurkoan ere ikasleek. Beñat Aiartza izan da gitarra jolea, eta gitarra soinuen laguntzaz, ikastetxeetan landutako bertso sortak ekarri dituzte gazteek oholtzara. Horrez gain, abesti zahar eta berriak ere abestu dituzte parte hartzaileek, bai gaztetxoek eurek, eta baita irakasle eta udaleko teknikariak ere.
Gaurkoan Inazio Vidal Gurrutxaga eta Eneko Abasolo Txabarri “Abarkas” izan dira bat-bateko aritu diren bertsolariak.
Oholtzan bota dituzte bertso batzuk, eta ikasleengana ere hurreratu dira gero.
Hurrengo topaketa, ekainaren 5an izango da, Galdakaon.