Martxoaren 17an, eguenean, egingo dugu Bizkaiko Bertsozale Elkartearen Batzar Nagusia
2022/03/15
Durangoko Kurutzesantu museoan izango da batzarra, 18:30ean; bazkide guztiak daude gonbidatuta.
Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urteko Batzar Nagusia egingo du martxoaren 17an, eguen iluntzean, Durangoko Kurutzesantu museoan.
18:30ean hasiko da batzarra. Lehenengo 2021 urtearen deskargua egingo da, eta gero, 2022rako egitasmoa aurkeztu. Zuzendaritzako karguetako aldaketak onartu beharko dira azkenik.
Amaitzeko, luntxa egongo da museoko patioan bertan.
Elkarteko zuzendaritzak bazkide guztiei luzatu gura die batzarrera joateko gonbita.