Maiatzaren 29an jokatuko da Eskolarteko finala Igorren

2021/05/17
Sarrerak doakoak dira baina aurrez erreserbatu behar dira webgune honetan.

Bizkaiko Bat-bateko Eskolarteko finala ate joka daukagu. Igorreko Lasarte aretoan jarri dugu hitzordua, 11:30ean, hilaren 29an.

Hiru kanporaketa jokatu ditugu bat-batekoan eta, horien ostean, osatu dugu finaleko zortzikotea: Ander Sarriugarte, Araitz Katarain, Ixone Asategi, Izaro Bilbao, Janire Arrizabalaga, Jokin Ansotegi, June Diaz eta Peio Lago izango dira finalistak.

Egun berean, bat-batekoaren ostean, idatzizko txapelketaren sari banaketa ere egingo dugu. Irabazleek bertan jasoko dituzte ondo merezitako oroigarriak. Aurten, Bizkaiko ikastetxeetako eta bertso eskoletako ikasleek parte hartu dute sariketan eta parte hartzea itzela izan da. Milaka ikaslek parte hartu dute.

Finalerako gonbidapenak, eskuragarri

Igorrerako sarrerak doan dira, baina aforoa mugatua izango denez, aurrez erreserbatu beharko dira. Horretarako, esteka honetan dagoen formularioa bete beharko da: Lekuak amaitzen direnean ez da sarrerarik eskuratzeko aukerarik egongo, beraz, bizkor ibili! Igorren ikusiko dugu elkar!