Lea-Artibai taldeak irabazi du XXX. BBK Sariketako lehenengo kanporaketa

2022/11/07
Markina-Xemeingo Plazabarripeko kultur aretoan jokatu dute Lea Artibai eta Arratia taldeek aurtengo BBK sariketako lehenengo kanporaketa, eta Lea-Artibai taldeak egin du aurrera sariketan.

Markina-Xemeinen jokatu da aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Sariketako lehenengo kanporaketa Lea Artibai eta Arratia taldeen artean. Lea-Artibai taldeak atera ditu puntu gehien, beraz, talde honek egingo du sariketan aurrera.

Publikoan Bekobenta eta Berakruz ikastetxeetako ikasleak egon dira.

Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:


• 18 urtera artekoetan:

  • Lea Artibaitik: Amaiur Galdos, Ariane Sololuze eta Ziara Larrinaga
  • Arratiatik: Joane Bilbao, Maindi Estiballes eta Aner Zuluaga

• 25 urtera artekoetan:

  • Lea Artibaitik: Garazi Navarro, Ander Anakabe eta Bittor Altube
  • Arratiatik: Araitz Katarain, Irune Basagoiti eta Igor Galarza

 

2022-11-7 BBK Markina

 

Gaurko saioko aurkezlea Etxahun Lekue izan da eta epaimahaia Miriam Juaristi, Jone Antsotegik eta Beñat Romerok osatu dute. Idazkari beharra Ander Elortegi eta Ione Narbaizak egin dute.

BBK sariketako hurrengo kanporaketa asteazkenean jokatuko da, Mungiako Torrebillela Aretoan 10:30ean, Uribe Butroe eta Arratia taldeen artean.