Busturialdea irabazle XXV. BBK Sariketako lehenengo kanporaketan
Gaur hasi da aurtengo BBK Sariketa Arratzuko Barrutialde BHI-n, bertako ikasleak entzule zirela. Gaurkoan, Busturialdeko eta Durangaldeko taldeak aritu dira kantuan. Irabazlea, 371.50 puntugaz, Busturialdea taldea izan da; 371.00 puntu lortu ditu Durangaldeak.
Ondorengo hauek izan dira bertsolariak:
- 18 urtera artekoetan:
- Busturialdetik: Julen Karrion, Pello Gerrikaetxebarria eta Beñat Bilbao
- Durangaldetik: Ander Sarriugarte, Eider Gallastegi eta Iruri Altzerreka
- 24 urtera artekoetan:
- Busturialdetik: Aitor Etxebarriazarraga, Mikel Retolaza eta Koldo Gezuraga
- Durangaldetik: Xabier Barreña, Peru Astigarraga, Gorka Pagonabarraga
Gaurko saioko aurkezlea Olatz Larrinaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Jurgi Fuentes eta Moises Enbeitak osatu dute. Idazkari beharra Ione Narbaizak egin du.
Lehenengo kanporaketa irabazita, bigarren fasera pasatuko da Busturialde taldea. Martxoaren 24an izango du lehengo finalaurrekoa Zallan.
BBK sariketako hurrengo kanporaketa datorren martitzenean jokatuko da, Igorreko Arratia BHI-n, 11:30ean.